XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta gizarte horren barruan, izenik gabeko gizon eta emakumeak bizi dira, alkar ezagutzeko betarik gabe eta egokitasunik gabe.

Nola bizi erlijioa hoien artean?.

Ez ote da behar bada teoloji berri bat egin beharrik?.

Zer diteke onena: anonimato hori autsi, gizakera geiago erantxiaz gizarte horri, edo Berriona bizitzeko kera berriak asmatu, liturji berri ta guzi?.

Beste ainbeste esan diteke bigarren ezaugarriaz.

Gañera, bigarren hau lenengoaren ondorio bezela hartu genezake.

Ibiltasuna; ibilli beharra.

Bizi dan tokian ez-ezaguna izateak oztasuna dakar; zaillago itxasten da bai bizikerari, bai gizarteari, bai tokiari.

Errezago irtetzen da norbere girotik, Gaurko gizakia ibilkaria da.

Mundu guzia du bere Herria.

Askotan, gaitz edo kalte bat balirakean ikusten ditugu ezaugarri hoiek.

Mundu guziko elertiak erabilli dituzte gai hauek, eta geienetan kaltegarri bezela agertzen dizkigute.

Jakiña, ez dira berdiñak adibidez, Ameriketako idazleak edo Europatarrak.

Lenengoak, ibilkarien aur diralarik, ibiltasun hori gaztetasun baten agiri bezela agertzen digute Europa zaharrekoentzat, aldiz, aberastasun baten galera balitzakean agertzen zaigu.

On edo gaitz, horrela dala jakin behar degu; eta ez dagola hori ta horenbestez aldatzerik.

Ze asmatu? Herri aundietako anonimatua ezpadegu onhartu nahi, ezta ere batetik bestera aldatze horri, zein bide aukeratu genezake?.

Bañan bada beste zerbait hori guzia baño garrantzitsuagoa, eta hoiekin batera dijoana: gogo-aldaketa, iraultza edo erreboluzioa.

Eta emen ere aukera bat sortzen da berealaxe: besteen iritzietan, propaganda bidez edo slogan bitartez, itorik gelditu; edo, iñoren iritzi eta dotriña onhartzeke, dantza berri batean zoratu.

Eta iraultza hori ez da politika soroan bakarrik gertatzen; baita ere, eta batez ere, erlijio gaietan.

Fenomenu hauen aurrean etsi ordez, gure kristautasunaren oñarri berri bezela hartu behar genituzke.

Arazo hau ez da gaurkoa; Jainkoa gizakiakin solasean asi ordukoxe, agindu hori eman zion.

Abrahan zala, edo Hebertar herria Ijitotarren menpean zegola zala, Babilonitarren uztarpean zegolarik zala eta beste ainbeste aldietan zalarik ere, beti agindu berdiña zan: dena utzi, eta ibilli.

Bibliako Jainkoa, Jainko bizia da, historia eta aldiak aurreratu arazten ditun Jainkoa.

Bizitasun hori gertakizun bizigarrietan agertzen zun: gudateetan adibidez, batzutan galduaz eta beste batzutan irabaziaz.

Jainko politikoa zan, Jainko sekularra.